Eskolako euskera sailak bideratuta, "guk euskaraz zuk zergaitik ez?" goiburuaren haritik Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasle eta irakasleak, herri kirol desberdinetan aritu ziren euskeraren eguna ospatzeko.
Hirugarren mailako ikasleek koreografia bat prestatu eta kantu polit bat abestu dute Lehen Hezkuntzako txikien aurrean, hauen imitazio gaitasuna eta motibazioa sustatzeko helburuarekin. Azkenean danok danok hasi ziren dantzatzen eta abestiaren leloa abesten. Emanaldiaren ostean herri kirolen jarduera hasi zen. Kirol hauen sustraiak, gure lurraldeetako baserrietan errotuta daude, bertan egindako eguneroko jarduerak gaur egungo kiroletan bilakatu direlarik. Eskolako jolastokian, bederatzi gune bereizi ditugu, eremu bakoitzean herri kiroletako diziplina bat jorratzeko asmoarekin. Zirkuito honetan, errotazioaren bitartez, polikiroldegiko gela guztiek, proposatutako jarduera guztiak burutu zituzten, haien artean: sokatira, eskupilota, idi probak, harri jasotzaileak, zaku altxatzea, txingak, lokotxak, zaku lasterketa eta erreleboak.
Euskal kulturan murgilduta eta euskal musikaren giroaz gozatuz, ikasle eta irakasle guztiek primeran pasatu zuten hain gurea den ohitura honetan lehiatzen.