Apirilean, Elías Mas Serra (Manlleu, Bartzelona, 1945), 1971tik bilbotarra, Lehen Hezkuntzako 4. mailako klaseak bisitatu zituen, eta ikasleei poesiari buruz hitz egitera etorri zen. Poeta eta arkitektoa, EHUko doktorea, hainbat sari jaso du.
Klaseetan Masek poesia zer den azaldu zien ikasleei, José de Esproncedaren 'Pirataren abestia' poema ezaguna errezitatu zuen eta ondoren haurrekin komentatu zuen.
Bisita hau Liburuaren Egunaren atarikoa izan zen, DBH 4. mailako ikasleek bideoak grabatu zituzten eta bertan azaltzen zuten zein liburu gomendatzen dieten euren adineko beste haurrei.