Udako atsedenaldiaren ostean, 23/24 Ikastaroa erritmoa hartzen ari da guraso, irakasle eta ikasleen ahaleginari esker.
Egun hauetan zehar, gure ikasleak klase eta talde berrietara moldatzen joan dira eta ordutegi berrietara ohitzen joan dira, ikasketa eta lan errutinak berreskuratzen ahaleginduz.
Familiek, bere aldetik, kurtso honetan seme-alabei irakatsiko dieten irakasleak Guraso Saio banatan ezagutzeko aukera izan dute. Bilera horien ostean, bai Gazteluetako zuzendari Mikel Elíarekin, bai etapa bakoitzeko irakasleekin izaera pedagogikoagoa duten gaiekin, giro lasaian solasean aritzeko aukera izan dute familiek.