Joan den astean haurtxoak eta haurrak dituzten familiei zuzendutako Lehen Sorospen ikastaroa egin zen Haurren Pabiloian. Etxeko istripuak haur txikien bigarren heriotza-kausa dira, beraz, lehen momentuetan prebentzioa eta laguntza ezinbestekoak dira.
Ia ehun lagunek parte hartu zuten ikastaro honetan, bi saiotan banatuta, eta larrialdi kasuetan egiteko aholkuak modu argi eta errazean azaldu zituzten. Azkenik, parte hartzaile guztiek RCP suspertzeko maniobrak egiteko aukera izan zuten urtebetetik beherako haurrentzat, 12 urtera arteko haurrentzat eta helduentzat.