1951n sortu zenetik, Gazteluetak lan sozial zabala garatu du eta inguruneko hezkuntza eta gizarte beharrak konpontzen lagundu du, esperientzia eta berrikuntza eskainiz. Horrez gain, erakunde eta gizarte eragileekin lankidetzan aritzen gara bazterketa eta beharrizan egoeran dauden pertsonen arretan.
Elkartasuna
Ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu gizartearen hobekuntzan. Elkartasun ekintza ugari antolatzen ditugu Cáritas edo Elikagaien Bankua bezalako entitateekin elkarlanean.
Ikastetxearen leloak zintzotasun eta leialtasun ohiturei garrantzi berezia emateko sorrerako nahiari erantzuten dio. Gaztelueta Opus Deiren lan korporatiboa da, kristau-orientazioaren ardura esklusiboa duena. Erlijio-prestakuntzarako jarduerak antolatzen dira hala nahi duten ikasle, irakasle eta gurasoentzat, beti ere borondatez.
Zatoz gu ezagutzera
Jarri gurekin harremanetan
Erreferentziak hezkuntzan
Gure hezkuntza-filosofiak hezkuntza ezberdin pertsonalizatuaren eta familiaren garrantziaren aldeko apustua egiten du. Gure hezkuntza-ereduak ikasle bakoitzari arreta pertsonalizatua eskaintzen dio, bere gaitasunak gara ditzan eta parte den gizartearen oinarrizko zati bihur dadin.
Osasuna, bere alderdi guztietan, txikienetatik ikasi beharreko ohituren eta praktika onen bidez zaindu beharreko eta zaindu daitekeen zerbait da. Eskolan, bizitzako etapa guztietan baliotsuak izango diren ariketa fisikoko ohiturak sartzen dira bizitza aktiboa mantentzeko.
Ikasleen formakuntza akademikoa, gizatiarra eta kristaua pertsonaren garapen integral eta harmoniatsua da. Hori lortzeko, ikasleei arreta pertsonala eta indibidualizatua eskaintzen diegu ikastetxearen eta gurasoen arteko lankidetza estuaren bitartez.
Besteei ematea da oinarrizko gauza. Hori dela eta, txikitatik saiatzen gara beraienak ez diren beste errealitate batzuk ezagutzen.
José Emilio Latorre. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
Adinekoekin, ezinduekin, janari bilketa kanpainetan... Eta lagundu dudana baino gehiago jaso dut.
Pedro Bernar. Batxilergoko 1. mailako ikaslea
Ezagutu Gaztelueta
Hezkuntza-etapa guztiak barne hartuta, Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte, ikasle bakoitza bere osotasunean pertsona gisa lan egiteko aukera ematen digu, bere gaitasun intelektual guztiak garatzeko eta etorkizuneko helburuak lortzeko aukera emango dion nortasuna osatzeko.