Ikastetxearen hiruhileko jarduera, ikasle ohien albiste garrantzitsuak eta Gaztelueta Fundazioaren proiektuak biltzen dituen argitalpena. Horrez gain, hezkuntzari buruzko iritzi artikuluak eta elkarrizketak eta interesgarriak diren beste gai batzuk ere jasotzen dira. Urtean hiru ale argitaratzen dira: lehenengoa Gabonetan, bigarrena Aste Santuan eta azkena uda aurretik.
6.000 ale argitaratu eta doan bidaltzen zaizkie ikastetxeko familia guztiei, ikasle ohiei, irakasle ohiei eta langileei. Gainera, eskola ikustera etortzen diren familia guztiei kopia bana eman ohi zaie eta ohikoa da hitzaldi edo ekitaldietan erakustea.