Urritik eta astean behin DBH 3.mailako matematikako klaseetan, hezkuntza berrikuntza bat antolatu da xakearen inguruan.
Oinarrizko arauak irakatsiz, baita zenbait estrategia eta mugimendu azaltzeari klase batzuk eskainiz, haurrak gogotsu jarri dira ideiarekin eta txapelketa irabazteko lehiatu dira. Ikastaroaren azken egunean diplomak banatu zitzaizkien klase bakoitzeko finalistei. Zorionak eta ez utzi hain joko bikaina egiteari!