Gazteluetaren garaipen estuarekin amaitu zen jubenil mailako Bizkaiko saskibaloi kopako finala. Oso partidu eztabaidatua eta zirraragarria izan zen, gure taldeak hasieratik kontrolatu zuena, beti markagailuan aurretik joanez (16-10, 33-26, 41-39) Basket Loiola Indautxu behin betiko garaitu zuen 57-49 batekin amaitzeko.
Partidu aurreko egunetan taldekideek egindako partidaren promozioa eraginkorra izan zen, adin ezberdinetako ikasle ugarik finala bizi nahi izan zuten. Ondorioz, kiroldegiko harmailetan oso giro ona egon zen bi zaleen aldetik, benetako saskibaloi festa bihurtuz.
Haurren saskibaloi taldeak (DBH 2. maila) egin duen denboraldi bikaina ere nabarmendu behar dugu, bere ahalegina kurtso amaieran taldearen lidergoarekin saritua izan baita.
Zorionak bi taldeei!