SarrerakKontaktua

Berriak

2017 / URRIAK 27

Naturaz gozatuz

Urrian zehar gozatu genuen eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako haurrek hiruhileko txangoak egin zituzten. Pabiloiko adinekoek Gorbeiako Parke Naturalean igaro zuten eguna, eta motxilaz eta kirol jantziez hornituta etorri ziren 6 km-ko ibilaldi labur bat egitera. Bere aldetik, 2. mailako mutilek...

Urrian zehar izan genuen eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako haurrek hiruhileko txangoak egin zituzten. Pabiloiko adinekoek Gorbeiako Parke Naturalean igaro zuten eguna, eta motxilaz eta kirol jantziez hornituta etorri ziren 6 km-ko ibilaldi labur bat egitera.

Bere aldetik, Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeek El Pobaleko Burdinola bisitatu zuten, garai batean nola funtzionatzen zuen azaldu eta erakustaldi bat egin zieten, eta Muskizko 'La Olla' errota zaharra ikusi ahal izan zuten. mendi-ibilaldiak ere barne hartzen zituen plana.

Pabiloiko txikienek Lehen Hezkuntzako ikasle gisa egin zuten lehen irteera eskolatik Akarlanda parkera, eta bertan korrika eta etenik gabe aritu ziren egun osoan zehar. Lekuak era guztietako aukerak eskaintzen ditu eta, eguraldi ona egin zuenez, denontzako plan bikaina izan zen.

Partekatu hemen:

1951az geroztik familiek bidelagun

Ireki txata
1
Sarrerak
Gaztelueta Ikastetxea
Kaixo, informazioa eskatu nahi nuke...