Martxoaren 28an, kurtsoan zehar Batxilergoko 1. mailako ikasleek landu dituzten auzitegi zientzien proiektuen aurkezpena egin zen Cambridgen. Saio akademikoa zuzendu zuten Carolyn Morton doktoreak, Auzitegi Zientzietan aditu britainiarra, eta Hannah Little doktorea, Zientzia Komunikazioko irakasle titularra (West Anglia Unibertsitatea, Bristol).
Ikerketa taldeek euren lanaren ondorioak aurkeztu eta epaimahaiaren galderei erantzun diete. The Pitt Building-eko geletako bat, hitzaldi-zentroa Cambridgeko Unibertsitatea, izan zen saio akademikoaren esparrua. Aurkezpenen amaieran, 1209an sortutako unibertsitateko institutu batzuetatik ibilbide bat egin zuten.
Informazio eta argazki gehiago, hemen.