SarrerakKontaktua

Berriak

2018 / MARTXOAK 30

Kultur trukea Japoniarekin

Shonan institutuko (Tokio) 40 ikaslek parte hartu dute Gazteluetan kulturarteko topaketa batean. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek anfitrioi lanak egin zituen eta martxoaren 27an Japoniako kideei Gazteluetako instalazioak erakutsi zizkieten. Bilera hau bi ikastetxeetako ikasleen artean diseinatu da oso-osorik. Gabriel...

Shonan institutuko (Tokio) 40 ikaslek parte hartu dute Gazteluetan kulturarteko topaketa batean. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek anfitrioi lanak egin zituen eta martxoaren 27an Japoniako kideei Gazteluetako instalazioak erakutsi zizkieten. 

Bilera hau bi ikastetxeetako ikasleen artean diseinatu da oso-osorik. Gabriel de Lecea Gazteluetako DBH 2. mailako ikasleak eta Makoto Takeya Shonan BHIko ikasleak hainbat hilabete daramatzate lanean topaketa hau eskolan ospatu ahal izateko. 

Saio nagusia Txaleteko aretoan izan zen eta bakoitzak bere kulturaz hitz egiteko aukera paregabea izan zen, guztiak ingelesez. Ondoren, taldeka, japoniar gazteek gure ikasleei Japoniako kulturan ohikoak diren arte eta eskulan batzuk azaldu zizkieten, baita haien izenak japonieraz nola idatzi ere.

Ekitaldia amaitu aurretik, bi ikastetxeen artean opari trukea egin zuten eta, egunaren arrakasta ospatzeko, Leioako WOK-en japoniar bazkarira gonbidatu zituzten. 

Katsuji Aiba Shonan Lizeoko zuzendariak gonbidapen formala egin zion Imanol Goyarrola Gazteluetako zuzendariari Gazteluetako ikasle talde bati bisita itzultzeko 2021ean, bere mendeurrena dela eta.

Bileraren argazki gehiago hemen

Partekatu hemen:

1951az geroztik familiek bidelagun

Ireki txata
1
Sarrerak
Gaztelueta Ikastetxea
Kaixo, informazioa eskatu nahi nuke...