Urte bat gehiago Lehen Hezkuntzako ikasleek tradizioa ospatu zuten Udazkeneko Olinpiar Jokoak Gazteluetan. 1957tik eskolan egiten den ekitaldi hau ikasleak atletismoa praktikatzera bultzatzeko eta eguneroko kirol praktika suspertzen duen aparteko ekitaldi bat sortzeko helburuarekin sortu zen.
Bere hastapenetatik eta oraingoan ezin zen beste modu batera izan, ekitaldiari esker, ikasleek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute goi-mailako kirolari bat, eta beraiekin kirol arloan eta, ondorioz, maila pertsonalean izandako esperientzia partekatzen du. Oraingo honetan atleta izan zen Yolanda Reyes, bi aldiz munduko txapeldun atletismoko hainbat diziplinatan beste lorpenen artean eta Bartzelonan 92ko zuzia olinpikoaren eramailea.
Oraingo honetan ekitaldia eskola orduetan izan zen, eguraldi txarragatik lehen deialdia bertan behera gelditu baitzen. Dena den, hainbat izan ziren ikastolara Gazteluetan egun garrantzitsu bat ikasleekin partekatzera hurbildu ziren familiakoak.