Kurtsoaren amaieran, Enpresa Simulatua hezkuntza-berrikuntzako "ESAU" proiektuaren azken saioa egin da Gazteluetan, eta Ekonomia 1. Batxilergoko ikasleek 2017/18 ikasturtean landu dutena. Tasheni Muluwe (Zambia) eta Néstor Lázaro UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasleek “ekintzaileen” aurkezpen publikoak ebaluatu dituzte.
Ingelesez, talde bakoitzeko kideek zehatz-mehatz azaldu zituzten euren proiektuaren ezaugarriak eta ondoren inbertitzaileek egindako galderei erantzun zieten. Esperientzia pilotu hau arrakastaz egiten den laugarren urtea izan da Gazteluetan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen koordinaziopean.