DBH 4. mailako ikasleak adimen urritasunari buruzko saioan izan ziren. Ez du aditu batek hala irakatsi, izan arren; Diego eta Libe dira, Down sindromea duen 4. mailako Jaimeren aita eta ama.
Bertan azaldu zuten sindrome hori duten pertsonek ez dutela gaixotasunik jasaten, eta, esfortzu gehiagorekin, ia besteek egiten dituzten gauza berdinak egin ditzaketela. Jaime igerian, mugendon (karate diziplina bat) gerriko laranja lortuz, pianoa jotzen edo saskiak jaurtitzen zituzten bideoekin erakutsi zuten.
Era berean, Gazteluetako behar bereziko irakasle batek 4. DBHko umeei azaldu zien nola lagundu diezaiekegun eta nola ez diegun laguntzen egun osoan zehar, eguneroko gauzekin. Nola ere adierazi dute Euren esfortzuaren eta irmotasunaren bitartez, gauza asko irakasten dizkigute. Diegok eta Libek 10 urte daramatzate Jaimerengandik ikasten, diote. Amaieran 'Nire ahizpa Lola' ipuina oparitu zieten haurrei.