Pasaden astean 5. C-ko ikasleak Barriako barnetegian eman genuen astea. Euskararen erabilera sustatzeko asmoz astelehenetik ostegunera hainbat ekintza gauzatu genituen.
Hauetatik azpimarratzekoak dira mendi irteerak edo ordu txikitako gaubelak, zeharo dibertigarriak iruditu zitzaizkigunak. Horrez gain, esperientzia honi esker gure artean hobeto ezagutzeko eta gure arteko harremana estutzeko aukera paregabea izan da. Lau egunez Euskaraz bizitzeak hizkuntzarekiko dugun ikuspuntuaz hausnartzera bultzatu gaitu baita honen erabileraz.
Barnetegia landa-eremuan kokatuta egoteari esker, aisialdian, ingurune naturalaz gozatzeko aukera izan genuen.
Hau guztia gutxi balitz, eskertzekoa da hango langileek eskeini ziguten arreta. Hau dela eta, esperientzia errepikatzeko irrikitan gaude!